Duela mendetik gora egiten dutenez, Ubide eta Zeanuriko udalbatzak larreen mankomunitatearen kontuak egin eta bake ituna berretsiko dute.
Xehetasunak
- Izena ematea: Ubideko plazan, doan.
- Autobus zerbitzua (doan):
- 9:00etan: Zeanuriko plazatik Ubidera, zeanuriztarrak edota Zeanurin kotxea uzten dutenak Ubideko abiapuntura eramateko. 1€.
- 13:30ean: Zeanuritik Ubidera, ubidarrak edota Ubiden kotxea utzi dutenak eramateko. 1€.
- Irteera: 10:00etan
- Ibilbidea: 12 kilometro inguru. Bi ordu eta erdi inguruko iraupena, martxa lasaian.
- 13:00etan: Ubideko eta Zeanuriko Udalbatzen bilera Zeanuriko Udaletxean bazka-larreen mankomunitateko kontuak egiteko eta bilera agiria sinatzeko.
- Antolatzaileak: Ipizki Taldea, Joko Alai Elkartea, Amexier Mendi Elkartea eta Ortuzar Ubideko Gazte Asanblada
- Laguntzaileak: Zeanuriko Udala, Ubideko Udala, Gorbeialde Landa Garapenerako Elkartea, Arratiako Gurutze Gorria, BBK eta Bizkaiko Foru Aldundia.
Oharra
Iturria: IPIZKI Taldea