Zer da Tokiko Agenda 21?

Ubideko herritarren "bizi kalitatea" hobetzen lagunduko duen prozesu bat da Tokiko Agenda 21.

Prozesu honen bitartez, udalak, herritarren laguntzarekin batera, etorkizunera begira nahi den herri eredua definituko du, ingurumena, gizartea eta ekonomi gaiak biltzen dituen herri plangintza baten bitartez.

Lan faseak
Tokiko Agenda 21 prozesuan honako lan faseak bereizten dira:

1. Fasea: Diagnostikoa: Gure herria nola dagoen aztertzen da  fase honetan. Azterketa honetan ingurumena, gizartea eta ekonomiarekin erlazioa duten gaiak lantzen dira, esate baterako: zerbitzuak, etxebizitza, inguru naturala, kultura, kirola, euskara, biztanleria, garraioa, lan aukerak, hondakinak, energia, ura, e.a. Diagnostikoaren bitartez  Udala eta herritarrentzako lehentasunezko gaiak zeintzuk diren jakingo dugu, ekintza planaren oinarri izango direnak.

2. Fasea: Ekintza plana: Guretzat eta gure seme-alabentzat nahiko genuken herria zehazteko balio du fase honek. Ekintza planaren bitartez gure herriko bizi kalitatea hobetzeko zer egin behar dugun  zehaztuko da, beti ingurumena errespetatuz.

3. Jarraipen plana: Ekintza plana behin egin ondoren, urtetik urtera ekintzen garapen maila neurtu behar da. Zenbateraino bete ditugu aurreikusitako ekintzak? eta gure herria iraunkortasuneruntz doa? aztertzeko laguntzen du.

Hiru lan fase hauetan herritarren parte-hartzea funtsezkoa da Agenda 21-aren ardatz nagusia parte-hartzea baita.

  • Udalsarea 21
  • IHOBE
  • Arratiako Mankomunitatea